Europako Antzerkia
Europar Antzerkia XIX. Eta XX. Mendeetan XIX. mende amaieran teatro naturalista ezustean gailendu zen, eta hori izan zen antzerkigintza eraberritzeko lehen pausoa. Dramaturgo eskandinaviar batzuen lanen argitalpena, lehenengo teatro taldeak sortzea, eta eszenako lehen zuzendariak agertzea, hori guztia aldi berean gertatu zen, eta hori guztiari esker antzerkigintza goitik behera aldatzen hasi zen. Teatro errealistatik naturalistara Antzerkiaren generoan XIX. mendearen bigarren zatian drama errealista zen nagusi. Antzerki mota honek teatro erromantikoan horren ohikoak ziren exotismoa eta historizismoa alde batera uztea lortu zuen, Teatro naturalista saiatu zen errealitatea bere horretan islatzen, horretarako gizakiaren jokabideak eta arrazoi pertsonal eta sozialak aztertuz; ezaugarri horiei esker, zoritxarra, senik gaiztoenak, eta pobrezia giroak eszenaratu ziren. «Teatro askeak» Estilo dramatiko berri hau talde txiki independente batzuek zabaldu zuten. Talde hori...