Edgar Alan Poe
EDGAR ALLAN POE
1.BIOGRAFIA
Edgar Allan Poe Bostonen, Massachusettsen, Amerikako Estatu
Batuetan 1809ko urtarrilaren 19an jaio zen, eta 1849ko urriaren 7an hil zen
Baltimoren.
Poeta, ipuin idazle eta literatura kritikaria izan zen. Estatu
Batuetako Erromantizismo mugimenduko kidetzat jotzen da.
Idazteaz bizitzea erabaki zuen lehenengo Estatu Batuar idazle
ospetsua izanik, bizimodu zaial izan zuen.
Narrazioak eta olerkiak idatzi zituen batik bat. Estatu Batuetako
ipuin idazle goiztiarra, fantasiazko, beldurrezko eta umorezko ipuinaren maisu
izan zen; polizia eta zientzia fikzio generoen aitzindaria.
Genero gotikoaren erakusgarrienetako bat da, eta misteriozko eta
beldurrezko lanek ema zioten ospea.
Bestalde, idazle gutxi dago literaturaren istorian Poek adinako
interpretazio eta hipotesi sorrarazi duenik.
Literatura kritika zorrotzak idatzi zituen. Estatu Batuetako
kritikak gaitzetsi zuen, baina Europan berehala arrakasta handia izan zuen,
Charles Baudelainek eta Stephane Mallarmek haren lanak frantsesera itzuli eta
goraipatu zituztelako batik bat.
Poek poesia, fikzioa eta literatura kritikaren teoria landu
zituen. Zenbait kritikarien iritziz ez zuen ezertan obra biribilik lortu. Haren
poesiak sentimendu sakonak eta primitiboak azaleratzen ditu. Poemek
musikaltasun agerikoa dute, baina egileak sarritan belarrira ondoen jotzen duen
hitza hautatzen du , ez poemak benetan behar duena.
Izuemenezko eleberria anglosaxoniar erromantizismoko genero
herrikoia eta tradizio handikoa da. Poek leialtasunez jarraitzen dio tradizio
horri, topiko guztiei eutsiz, baina osagai berriak txertatu zizkion eta generoa
bikain berriztatu. Poeren izuzko ipuinetan gehiago nabarmentzen da izaki bat leku
bat baino, sentsazio bat objetu bat baino. Berak ez du eszenografia bat
antolatzen, izumenezko ipuin klasikoetan bezala; berriz, gogo egoera
iradokitzea da helburua.
Literatura genero berri baten sortzailea izan zela ere esaten da,
polizia eleberriarena, hain justu.
Poeren idazlan aipagirriarenak hauek
dira: “The Masque of the red death” eta”the murders in the Rue Morgue”
Poeren hiru ipuin bilduma daude eta euskaraz horietako bi
Koro Navarrok itzuli zituen.
NOBELA BELTZAK
Edgar Alan Poe irakurlea erakartzeko moduan eraldaketa bat
ezartzen saiatu zen. Beldurra sartzen saiatu zen (lehendik zeuden istorioetan
bezala), baizik eta harengan jakinmina piztu nahi zuen: arrazoitzeko duen
gaitasuna argitu eta erakartzea.
Horrela, Poe-k 1841ean bere lehenengo narrazioa publikatu zuen
“The crime of Morgue street” eta arrakasta handia izan zuen. Hauek dira bere
nobela ezagunenak: -Usher house eta -The raven.
Txistea:


Comentarios
Publicar un comentario