Erromantizismoa
ERROMANTIZISMOA
XVIII. mendearen hamaieran sortutako mugimendu kulturala, artistikoa eta literarioa izan zen; Erresuma Batuan eta Alemanian hasi zen. Neoklasisismoaren eta ilustrazioaren kontrako erreakzio iraultzailea izan zen. Sentimenduei garrantzia handia emanez, Europa eta Amerika osotik garatu zen.
Gai hauek batez ere garatu zituzten: Drama, erotismoa, subjetibismoa, exotismoa, ametsen fantasia… Gaur egun daukagun maitasunaren kontzeptua hortxe oinarritzen da.
- William Wordsworth eta Samuel Coleridgeren obrarekin erromantizismoa hasi zela esaten da, Inglaterran.
- Alemanian, berriz, erromantisismoa Johann Wolfgang von Goethe, Clemens Brentano eta Grimm anaiekin hasi zen.
- Frantziako Iraultzan erromantizismoa oso gogor sartu zen, garai hartako sentimenduak garatzen. Idazle nagusiak Alexandre Dumas, VIctor Hugo eta François-Rene izan ziren idazle nagusiak.
- Espainian 1830an garatu zen literatura erromantikoa errealismoa hasi zelako eta.
Gustavo Adolfo Bécquer, Rosalía de Castro eta José de Esproncedaren izenak ezagutzen ditugu.
- Euskal Herrian erromantizismoa gerra karlistekin batera gauzatu zen. Iparragirre Hegoaldean eta Etxahun Iparraldean dira egile ospetsuenak.
ERROMANTIZISMOAREN EZAUGARRIAK
Ilustratuek arrazoimenean jarritako konfiantza sendoa eten egiten da. Erromantikoak ez du uste ongizatea arrazoimenean eta jakintzan oinarritu daitekeenik.
-Beraz, mundua ezagutzeko ez dira eredu aproposak ez dira geometria (Descartes) ezta matematika (Newton). Poetaren intuizioa da bidea. Bakoitza da norberaren munduaren sortzaile.
-Hauek dira balio berriak:
1-Ideala: Mundu honetaz gai badago beste mundu bat idealei mundua, non agertzen diren edertasuna eta ontasuna. Eta hauen bila abiatu behar du erromantikoak. Utopiara heldu nahiak agintzen du.
2-Urruti-mina bai denboran (Erdi Aroa) bai lekuan (Ekialdea): Egunerokotasunetik ihes egin eta paisaia ukitugabea edo paisaia ahaztuetan dago zoriona.
3-Sinbolismoa da muga lauso horietara iristeko bidea.
4-Herri eta hizkuntza minorizatuek berebiziko garrantzia hartzen dute (Euskararen kasua). Erromantizismoak Europako herri txiki eta nazio sortu berrien ezagutza zabaldu zuen. Herri bakoitzaren hizkuntzaren alde egitean argi uzten du hizkuntza dela herriaren arima eta ardatza. Erromantikoek herri txikien alde egiten dute.
5-Artearen helburua artistak askatasunez lortzen duen edertasuna da.
6-Benetako bizitza ez dago hemen. Maitasuna heriotzarekin lotuta agertzen da. Askatasuna bihurtu da aldarri nagusi, ordura arte onartzen zen batasuna baztertuz.
-Literatura erromantikoaren ezaugarriak:
1-Subjetismoa, hau da, aniztasunaren obsesioa. Arazo pertsonalak dira gai nagusi: maitasuna, heriotza... Iragan ideal batean bilatzen da inguruko errealitate prosaikoak ukatzen duena.
2-Paisaiak eta eguraldiak askotan bat egiten dute idazlearen barne egoeraren.
3-Arauak hausteko joera dago, moldeak hautsiz, generoak nahasiz.
AUTOREAK
GUSTAVO ADOLFO BÉCQUER
XIX. mendeko poeta espainiarra, bere idatziak egin zioten gaur egungo poesia poserromantikoaren erreferente nagusienetariko bat. Bere idazkietatik inspirazioa hartu zuten Rubén Darío, Antonio Machado eta 27ko belaunaldia. Humanitateak ikasi zituen, baina literatura ikasketak saiatu eta kale egin zuen. Urte gogor batzuk bizi ondoren 1866an enplegu bat lortu eta bere nobeletan zentratzen hasi zen. Bi urte pasa ondoren lan hori galtzeaz gain, bere emaztea utzi zion. Ondorioz, Toledora mugitu zen bere anaiarekin eta han Rimas eskuizkribua berridatzi zuen, bere idazkietatik famatuenetariko bat. Madrilen aldizkari baten zuzendaria izendatu zioten, bere anaiak lan egingo zuen aldizkari berean, alabaina, honen heriotza depresio batean utzi zioten idazleari eta ,horregatik, bere idatzi guztiak lagun baten esku utzi zituen, Narciso Campillo. Hiru hilabete pasa eta Bécquer hil zen.
VICTOR HUGO
Eleberrigile eta poeta frantsesa. 1819an “Le Conservateur littéraire” aldizkaria sortu zuen bere bi anaiekin, dena den, literatura munduan hiru urte pasatuta sartu zen, bere lehenengo eleberri poetikoa argitaratu zuenean “Odas y poesías diversas”. Frantziako hauteskundeetar parte hartu zuen eta Napoleon III.aren erorialdiaren ostean diputatu bezala lan egin zuen. Denboraldi bat ezer idatzi gabe egon zen eta literatura mundura berriro bueltatu zen “Los miserables” nobelarekin. Bere heriotzaren ondorioz eleberrigile hau ederretsia izan da surrealismoan izan duen eraginagatik.
IPARRAGIRRE
1820an jaio zen Urretxun eta euskal olerkari, abeslari eta musikagilea izan zen. Esaterako, berak izan zen hain famatuak diren “Gernikako arbola” eta “Agur Euskalerria” idatzi zituena. Hamahiru urterekin Madrilera mugitu zen eta berehala lehenengo gerra Karlista hasi zen. Berak gudari talde batean sartu zen eta 1839an hainbeste karlistek egin zuten bezala atzerrira joan zen. Frantzian Caroline Duprez abeslaria ezagutu zuen eta harekin jardun zuen musika ikasketak. Frantzian, Italian eta Suitzan ibili ondoren Londresera joan zen han abeslaria izateko. Urteak pasa eta Euskal Herrira itzulita preso sartu zioten bere abestiak herriarengan pizten zuten sentimendu biziagatik. Kartzelan Iparragirrek bere amaren irudia gogoan zeukan eta bertso ugari idatzi zituen haren memoriaz, handik atera eta Espainiatik ibili zen. Ibilbide horretan Anjela ezagutu zuen, 19 urte gazteagoa zen emakumea. Biak, Argentinan ezkondu ziren eta bidai ugari egin ondoren Euskal Herrira bueltatu ziren. Gure olerkaria Itsaso, Gipuzkoan bizi izan zituen bere azkenengo, familia mantenduz bera gustuko zuena egiten, bere kantak abesten.
Comentarios
Publicar un comentario